Gaur berri onak dakartzagu! Aurtengo Zarauzko San Silvestre lasterketa aurrera doa!
Antoniano Kirol Elkarteak 2022 urteari amaiera ezin hobea emateko asmoz, XIX.San Silvestre lasterketa antolatuko du abenduaren 31ean. Dortsalak iada salgai daude Helmuga Kirolak dendan. Eguna baino lehen erosiz gero, 5€ ordaindu behar dira, egunean bertan aldiz, 7€.
Lasterketak, 4Km-ko luzeera izango du eta giro ona eta humorea ziurtatuak izango dira!
Txikien lasterketari (0 urtetik 13 urte bitartera) 17:00 etan emango zaio hasiera eta helduen lasterketari 18:00 etan.
Komenigarria da 30 minutu lehenago gerturatzea.
Bertan ikusiko garelakoan, mila esker eta ondo pasa Antoniano Kirol Elkartearen izenean.
Lasterketari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hurrengo linkean:
Deja una respuesta