NOR GARA
Antonianotar Kirol Elkartea (Antoniano Kirol Elkartea) berezko nortasun juridikodun eta irabazi-asmorik gabeko elkarte pribatua da, Euskal Herriko Kirol entitateen erregistroan izena emanda du 847 zenbakiarekin. Elkartea 1986an eratu zen kirolaren modalitate guztietako jardueren praktika sustatzeko eta lehiaketa ofizialetako parte hartzea bultzatzeko. Antoniano K.E. atletismo eskola, urteen poderioz sendotzen eta piskanaka handitzen joan den elkartea da, atleta kopurua handituz eta monitore eta entrenadore kantitatea areagotuz.
Elkarte hau oinarrizko printzipio hauetan sostengatzen da:
1.-Kirola, entrenamendu, entrenamendu fiskko eta hekuntza-tresna izatea.
2.-Kirola, taldeko balioak eta balio pertsonalak sustatzeko:
-Jarraitasuna, esfortzua, interesa eta taldearen inplikazio positiboa sustatzea (taldearen jarrera baikorra bultzatuz eta balore hauek taldean duten eraginaz kontziente izanez)
-Harreman ona, errespetua eta elkarlana sustatzea (materiala atera eta jasotzerakoan laguntzea eta honek erabilera ona izango duela bermatzea, instalazioak zaintzea eta ongi erabiltzea…)
3.-Atletismoko epe luzeko entrenamenduen bitartez gazteen garapena susteatzea
4.-Ikasi, disfrutatu eta lehiaketetan parte hartuz, kirol-ohitura egokia eta iraunkorra izatea.
Momentu honetan ia 40 atleta ditugu klubean entrenatzen, eta beste hainbat Zarautzko eskoletan entrenatzen.
Antoniano K.E. herri eta eskola ezberdinetako gazteak (Zarautz, Getaria, Orio, Zumaia…) entrenatzen dituen atletismo eskola da. Potentzial handiko neska-mutilak ditugu entrenatzen, esfortzu eta dedikazioarekin nabarmentzen ari direnak, eta urte gutxian oso emaitza onak lortzea espero dugu atletismoko lehiaketetan.