Lasterketaren deskribapena
Lasterketa, urtea kirola egiten agurtu nahi duten kirolari (atleta edo beste modalitateko edonor) eta pertsonei zuzendua dago. Hau guztiagatik, jai giroa duen eta nahi duen edonork bete ahal izateko moduko luzeera duen lasterketa egitea erabaki dugu. Alde konpetitiboa ez dugu alde batera utzi, eta horregatik neska eta mutilen kategorietako lehenengo sailkatuei opariak banatuko dizkiegu. Aurreko edizioetako bataz besteko partaide kopurua 500 korrikalarikoa izan da, gehiengoak gure herrikoak direla.
Talde federatuak beren kamisetekin, mozorrotutako lagun kuadrilak, “marka” egin nahi duten atletak… era guztietako korrikalariak aurki ditzazkegu.
Aurten ere, gazteenentzat San Silbestre karrera ere izango dugu. Arratsaldeko 17:00tan hasiko da musika plazatik eta 0 eta 13 urte bitarteko ume guztiek parte hartu dezakete. Sailkapen bakarra egongo da bai emakumeetan eta baita gizonezkoetan ere. Lehenengo 3 salikatuek goxoki poltsa bat jasoko dute saritzat.
Ondoren, irristalari helduek lastertuko dute, 17:30 etan, eta bukatzeko, 18:00etan korrikalari helduak lastertuko dute.
Ibilbideak 4 km izango ditu eta Zarauzko erdialdea zeharkatuz osatuko da: Musika Plaza, Kale Nagusia… Hain egun berezia dela eta, kalean egon ohi den jendea ere izango dugu giroa alaitzen.
Izen ematea: 5€ aldez aurretik
7€ lasterketa egunean
Sariak
• Gizonezkoen kategoriako lehenengo hiru sailkatuak.
• Emakumezkoen kategoriako lehenengo hiru sailkatuak.
• Mozorrorik hoberena.
• Zozketak eta opariak parte-hartzaile guztien artean.
Lasterketaren planoa
Lasterketak bi bira izango ditu, herriaren erdialdean eginiko zirkuitu batean lastertuko direnak.
1.biran igaro beharreko kaleak
Musika Plaza
Ipar Kalea
Santa Marina Kalea
Herrikobarra Kalea
San Frantzisko Kalea
Zigordia Kalea
Lapurdi Kalea
Kasino Kalea
Gipuzkoa Kalea
Kale Nagusia
2.biran igaro beharreko kaleak
Musika Plaza
Ipar Kalea
Santa Marina Kalea
Herrikobarra Kalea
San Frantzisko Kalea
Zigordia Kalea
Lapurdi Kalea
Mateo Mujika Kalea
Gipuzkoa Kalea
Kale Nagusia