Posteado por: Antonianoke | 2 diciembre, 2020

San Silvestre 2020

Gaur berri onak dakartzagu! Aurreko publikazioak zioenari aurka, aurten, denok itxaroten ari ginen San Silvestre lasterketa lastertzea POSIBLE izango da modu seguruan!

Aurten ekitaldiak antolatzeko dugun egoera zaila kontuan hartuta, EDP eta Atresmedia Publicidad-ek beraien indarrak elkartu dituzte LA ENERGÍA DE SAN SILVESTRE ekimena aurrera ateratzeko. Beharrezko erramintez hornituta, ekimen birtual honek Espainiako San Silvestre lasterketa guztiak online moduan lastertzeko aukera ematen du, nahi duten guztiek, urtea korrika amaitzeko eta urteroko tradizioa ez amaitzeko.

Ekimen honen helburua korrikalari guztiek urtea beraien tradizioarekin amaitzea da, San Silvestrea lastertuz. Horrez gain, lasterketak antolatzen dituzten erakundeei laguntzea ere badu helburu. Horregatik, korrikalari bakoitzaren inskripzioaren %20, aukeratutako herriko lasterketaren antolatzaileei emango zaie.

NOLA ERAMANGO DA AURRERA EKIMENA?

Gaurtik hasita, lasterketaren egineraino, Abenduak 31, San Silvestre lasterketan parte hartu nahi duten korrikalari guztiek inskripzioa WWW.LASANSILVESTRE.COM webgunearen zehar egin ahalko dute. Korrikalari bakoitzak, nahi duen herriko San Silvestre laskerketa aukeratu ahalko du, nahiz eta ez egon bertan. Gainera, egin nahi duen distantzia aukeratu ahalko du, 5 edo 10 kilometro, eta hauek goizeko 8ak eta arratsaldeko 21ak bitartean lastertu ahalko ditu "CARRERAS EDP" aplikazioaren zehar.

Nahi duten guztiek lastertu ahal izateko, bi inskripzio mota egongo dira:

  • DOAKO INSKRIPZIOA:

San Sivestrea doainik lastertu ahalko da, web orrialdearen zehar inskripzioa egiterakoan DOAKO aukera aukeratu ezkero. Horrez gain, korrikalari guztiek "CARRERAS EDP" aplikazioa deskargatu beharko dute, honek kontabilizazio txip baten lana egingo du, Abenuak 31 ean lastertutako distantzia kalkulatzeko.

  • INSKRIPZIO OFIZIALA

Lasterketa popular gehienak bezala, LA SAN SILVESTRE-ak ere beraien kamiseta teknikoa du, Luanvi etxearen eskutik. Kamiseta lortu ahal izateko prozedura honako hau izango da: Inskripzioa egiterakoan, aukera bezala eta aurrez 10 euro ordainduta, kamiseta eskatu ahalko da (hainbat koloretan eskuragarri). Hau, zure helbidean jasoko duzu lasterketa eguna baino lehen.

Eman begirada bat WWW.LASANSILVESTRE.COM webguneari inskripzioa egin eta laskterketan parte hartzeko!


Responses

  1. […] Izena nola eman eta lasterketa nola antolatuko den hurrengo linkean aurki dezakezue: https://antonianoke.wordpress.com/2020/12/02/san-silvestre-2020-3/ […]


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: