Pasa den igandean, azaroaren 17an, Irungo krossa ospatu zen Txingudi ikastolan, eta bertan izan ziren Antoniano Kirol Elkarteko 5 kide.
Hasteko, Iker San Martinek infantil kategorian hartu zuen parte 25.postua lortuz. Bigarremik, Ekaitz Tejadok eta Ibai Moragonek 9. eta 14. postuak lortu zituzten gizonezkoen sub18 eta sub20 kategorietan hurrenez hurren. Azkenik, Nahia Goia 16.geratu zen emakumezkoen sub18 kategorian eta Sara Mancisidorrek brontzezko dominarekin egitea lortu zuen sub20 kategorian.
Zorionak guztioi!
Responder