Posteado por: Antonianoke | 29 mayo, 2019

Gipuzkoako aire libreko absoluto txapelketa

Asteburu honetan Gipuzkoako aire libreko absoluto txapleketa ospatu da donostian. Non, eguraldi kaskarrarekin batera, Antoniano Kirol Elkarteko hamar kidek hartu duten parte. Haietako batzuentzat lehen aldia izan zen pistan konpetitzen eta beste askok beraien aurreko markak hobetu zituzten.

Hasteko, larunbatean, Andoni Aizpurua promesa mutilak eta Xabat Mugica eta Julen Usandizaga senior mutilak 100 metroetan hartu zuten parte. Andonik bere marka eginaz 12’20 segundurekin, Xabatek bere marka ia hobetuta 12’45 segunduko markarekin eta Julenek 13’14 segunduko marka lortuaz. Jarraitzeko, Kristel del Carmen jubenilak eta Ane Lopez kadete neskak ere 100 metroetan hartu zuten parte, Kristelek 14’44 segunduko marka lortuaz eta Anek 15’35 segundukoa.

Ondoren, 1500 metroetan, Julen Usandizaga seniorrak, Ekaitz Tejado eta Sara Mancisidor jubenilak eta Ibai Moragon juniorrak hartu zuten parte. Ekaitzek bere marka hobetu zuen 4’21’14 minutuko marka lortuaz, Julenek jarraitu zion 4’50’15 minuturekin eta jarraian Ibai 5’04’93 minutuko markarekin. Sarak ere marka oso ona egin zuen 5’10’47 minutuko markarekin. Bitartean, Libe Agirre junior neskak pisu jaurtiketan parte hartu zuen, 10’73 metroko jaurtiketa eginaz.

Amaitzeko, Andoni Aizpuruak 400 metroetan hartu zuen parte, 54’96 segundurekin eta Naia Goiak 1000 metroak lastertu zituen 3’25’66 minutuko markarekin.

Igandean, Andoni Aizpurua eta Xabat Mugicak 200 metroetan hartu zuten parte, Andonik bere marka hobetuaz 24’54 segundurekin eta Xabatek ere bere marka hobetu zuen 25’48 segundurekin.

Zorionak denei!!

Hona hemen asteburuko argazkiak eta emaitzak:

https://www.flickr.com/photos/50489645@N06/albums/72157708803342488

Domingo.pdf

Sabado.pdf

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: