Posteado por: Antonianoke | 16 abril, 2019

Gipuzkoako gazteen eta master txapelketa+PLP

Asteburu honetan gipuzkoako gazteen eta master txapelketa eta PLPa ospatu da Donostian. Honela, aire libreko denboraldia hasiaz. Bertan, Antoniano Kirol Elkarteko hamaika parte hartzaile izan genituen, eta gainera marka asko hobetzeaz gain bederatzi domina irabazi genituen! Lau urrezko, bi zilarrezko eta hiru brontzezko, hain zuzen ere.

Hasteko, aipatu beharra dago Joxe Mari Manterola beteranoa, salto hirukoitzean Euskadiko errekor berria egin baizuen 9’17 metroko jauziarekin, lehenengo postua irabazita. Bestalde, Joxe Marik luzeera jauzian ere lehen postua lortu zuen 4’23 metroko jauziarekin eta 100 metroetan 13’91 segunduko marka lortu zuen.

Ondoren, Ekaitz Tejado jubenil mutilak lehen postua lortu zuen 1500 metroetan 4’32’36 minutuko markarekin eta bigarren postuan geratu zen 800 metroetan 2’11’26 minutuko markarekin. Jarraitzeko, Sara Mancisidor jubenil neskak 2000 metro hesietan hartu zuen parte lehen aldiz, eta hirugarren postua lortu zuen 8’25’86 minutuko markarekin. Nahia Goia kadete neskak bigarren postua irabazi zuen 1000 metroetan 3’29’50 minutuko markarekin eta gainera 3000 metroetan ere parte hartu zuen 12’15’12 minutuko marka eginaz.
Ibai Moragón junior mutilak 1500 metroetan hirugarren postua lortu zuen bere aurreko marka hobetuaz 5’23’14 minutuko markarekin. Hodei Elezgaray jubenil mutilak ere hirugarren postua lortu zuen 800 metroetan 2’28’10 minutuko marka eginaz. Azkenik, Libe Agirre junior neskak lehen postua lortu zuen pisu jaurtiketan 10’43 metroko jaurtiketarekin.

Horrez gain, Xabat Mugica senior mutilak 100 metroetan eta 400 metroetan hartu zuen parte, 100 metroetan 12’61 segunduko marka eginaz eta 400 metroetan 56’94 segunduko marka eginaz. Xabatekin batera, Andoni Aizpurua promesa mutilak 400 metroak lastertu zituen, bere aurreko marka hobetuaz 54’86 segunduko markarekin. Kristel del Carmen jubenil neskak ere 100 metroetan hartu zuen parte, honek ere bere marka hobetuaz 14’15 segunduko markarekin. Eta bukatzeko, Nerea Tena jubenil neskak 800 metroak lastertu zituen 3’01’41 minutuko marka eginaz.

Zorionak denei!!!

Hona hemen asteburuko markak eta argazkiak:

https://www.flickr.com/photos/50489645@N06/albums/72157679904403968

Resultados.pdf

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: