Posteado por: Antonianoke | 18 febrero, 2019

Gazteen Gipuzkoako txapelketa + PLP

Larunbat honetan pista estaliko gazteen Gipuzkoako txapelketa eta PLP-a ospatu dira Donostian. Bertan Antoniano K.E.-ko hamabi kidek hartu zuten parte, Xabat Mugica, Joxe Mari Manterola, Kristel del Carmen, Aritz Lazcano, Andoni Aizpurua, Hodei Elezgaray, Nahia Goia, Nerea Tena, Naia Cartier, Ekaitz Tejado, Sara Mancisidor eta Ibai Moragónek, hain zuzen ere. Gainera, txapelketan hiru domina irabazi genituen, urrezko bat, zilarrezko bat eta brontzezko bat eta hainbat marka hobetu genituen.

Hasteko, aipatzekoak dira Ekaitz jubenil mutila, lehenengo postua lortu baitzuen 1500 ean bere marka hobetuz 4’33’46 minutuko markarekin, Ibai junior mutila, bigarren postua lortu baitzuen pisu jaurtiketan eta Hodei jubenil mutila, hirugarren postua lortu baitzuen 800 metroetan 2’30’42 minutuko markarekin.
Ondoren, Naia cadete neskak 600 metroetan hartu zuen parte, seigarren postua lortuaz 1’59’83 minutuko markarekin eta Nahia cadete neskak 1000 metroetan hartu zuen parte, 3’21’87 minutuko marka eginaz eta 11.postua lortuaz.

Jarraitzeko, Sara jubenil neskak 3000 metroetan 4.postua lortu zuen 11’24’90 minutuko markarekin. 800 metroetan, Nerea jubenil neskak hartu zuen parte, 2’55’33 minutuko markarekin eta 7.postuan geratuz. Ondoren, 400 metroetan, Andoni promesak, Nerea jubenilak eta Aritz jubenilak hartu zuten parte. Andonik 55’69 segunduko marka eginaz, Nereak 1’12’71 minutuko marka eginaz eta 8.postua lortuaz eta Aritz 1’01’62 markarekin 4.postua lortuaz.
200 metroetan, Kristel jubenil neskak, Andoni promesa mutilak eta Joxe Mari beteranoak hartu zuten parte. Kristelek bere aurreko marka hobetuaz 29’85 segunduko markarekin eta 14.postuan geratuz, Andonik ere bere aurreko marka hobetu zuen 24’88 segunduko markarekin, eta Joxe Marik 30’01 segunduko marka egin zuen.

Bukatzeko, 60 metroetan, Xabat senior mutilak, Joxe Mari beteranoak, Kristel jubenil neskak eta Aritz jubenil mutilak hartu zuten parte. Xabat 7’86 segunduko markarekin, Joxe Mari 8’80 segundurekin, Kristel bere aurreko marka hobetuta 8’95 segunduko markarekin eta Aritz ere bere aurreko marka hobetuta 8’04 segunduko markarekin. Bestalde Ibai junior mutilak 1500 metroetan ere hartu zuen parte, 5’20’36 minutuko marka eginaz.

Zorionak deneii!!

Hona hemen larunbateko argazkiak eta emaitzak:
https://www.flickr.com/photos/50489645@N06/albums/72157678764997468

Resultados.pdf

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: