Posteado por: Antonianoke | 28 enero, 2019

Lasarteko krossa / PLP E

Asteburu honetan, E PLP-a eta Lasarteko krossa ospatu dira, PLPa anoetako belodromoan eta krossa Lasarteko hipodromoan. Antoniano Kirol Elkartetik, PLPan zazpi parte hartzaile izan genituen eta krossean bederatzi parte hartzaile. Gainera, krossean bi domina irabazi ziren eta PLP-an hainbat marka hobetu zituzten.

Hasteko, larunbatean PLPan, Libe Agirre junior neskak pisu jaurtiketan hartu zuen parte 10’52 metroko jaurtiketa eginaz. Ondoren, Lide Quintano eta Sara Goicoechea kadete neskek 300 metroak lastertu zituzten, Lidek 52’30 segunduko marka lortuaz eta Sarak 53’23 segundukoa.
Hauen ostean, Andoni Aizpurua promesa mutilak, Hodei Elezgaray jubenil mutilak eta Nerea Tena jubenil neskak 400 metroetan hartu zuten parte, Andonik 55’67 segunduko marka lortuz, Hodeik 1’04’78 minutukoa eta Nereak 1’13’34 minutuko marka lortuaz. Azkenik, 60 metroetan Xabat Mugica senior mutilak eta Sara eta Lide kadete neskek hartu zuten parte. Xabatek bere aurreko marka hobetu zuen 7’75 segunduko marka lortuaz, bestalde, Sarak 9’54 segunduko marka lortu zuen eta Lidek 9’51 segundukoa.

Igandean, krossean, aipatzekoak dira Eneko Gaztañaga infantil mutila eta Josune Zabala master emakumea. Enekok 2.postua lortu baitzuen eta Josunek 3.postua bere kategorian.
Haietaz aparte, Sara Mancisidor eta Ekaitz Tejado jubenilek, Nahia Goia eta Naia Cartier kadete neskek, Ibai Moragón junior mutilak, Usoa Ostolaza promesa neskak eta Julen Usandizaga senior mutilak ere hartu zuten parte. Gainera denbora eta postu oso onak lortu zituzten.

Hona hemen asteburuko emaitzak:

Resultados PLP.pdf

Escolares.xls

Federados.pdf

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: