Posteado por: Antonianoke | 3 diciembre, 2018

PLP-A / Arandako krossa

Igande honetan, Arandako krossa eta pista estaliko lehenengo PLP-a antolatu ziren. Krossean, Antoniano Kirol Elkarteko lau kidek hartu zuten parte eta pistan hamalauk, non hauetatik zortzik lehen aldiz lastertu zuten atletismoko pista batean. Arandan, denbora oso onak lortu zituzten, eta pistan, marka asko hobetu zituzten parte hartzaileek.
Hasteko, krossean Ekaitz Tejado eta Sara Mancisidor juniorrak eta Nahia Goia eta Eider Fraca jubenilak hartu zuten parte. Ekaitz 33. postuan geratuz, Sara 16 postuan, Eider 30.postuan eta Nahia 27.postuan. Gainera, marka ederrak lortu zituzten denen artean.
Bestalde pistan, 1000 metroetan Naia Cartier eta Maxe Zinkunegi kadete neskak lastertu zuten, non Naiak 3’46 minutuko marka lortu zuen eta Maxek 4’00 minutuko marka. Ondoren, 800 metroetan, Ibai Moragon junior mutilak, Andoni Aizpurua promesa mutilak eta Nerea Tena, Maitane Zinkunegi eta Hodei Elezgaray jubenilek hartu zuten parte. Andoni izan ezik, besteek lehen aldiz lastertu zituzten 800 metroak pistan. Andonik, bere aurreko marka hobetzea lortu zuen 2’15 minuturekin. Ibaik, 2’35 minutuko marka lortu zuen, Hodeik 2’25 minutukoa, Nereak 2’46 minutuko markarekin eta Maitane 4’14 minutuko markarekin.
Bitartean, Libe Agirre jubenil neskak pisu jaurtiketan parte hartu zuen, 10’27 metroko jaurtiketa eginaz.
Amaitzeko, 60 metroetan, Xabat Mugika senior mutilak, Pablo Uranga eta Kristel del Carmen juniorrak eta Ane Lopez de Zuazo, Maialen Azkue eta Lide Quintano kadete neskek hartu zuten parte.
Xabatek, klubeko marka hausteko asmoa zuen, 7’95 segunduko marka lortu zuen ordea. Pablok, 8’46 segundutan burutu zituen 60 metroak, Kristelek 9’07 segundutan, Lidek 9’39 segundutan, Maialenek 9’61 segundutan eta Anek 10’22 segundutan.
Zorionak denei!!! Hurrengoan hobeto!
Hona hemen Arandako argazkiak eta PLP ko argazkiak, eta bertako emaitzak:

ddf6f94d aa64 41b4 8078 d16906c056cf1

ddf6f94d aa64 41b4 8078 d16906c056cf1

resultados plp1resultados cross1

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: