Posteado por: Antonianoke | 19 febrero, 2018

Pista estaliko Gipuzkoako txapelketa / Hernaniko krossa

Asteburu honetan pista estaliko Gipuzkoako txapelketa, Donostian, eta Hernaniko krossa ospatu dira. Non Antoniano Kirol Elkarteko 12 partaide izan diren guztira, 7-k pistan lastertuz eta 5-ek krossean. Gainera, pistan hiru domina irabazi genituen eta krossean podiumera igotzea ere lortu genuen.

Hasteko, pistan, Libe Agirre jubenil neskak bigarren postua lortu zuen pisu jaurtiketan 11,24 metroko jaurtiketa eginaz eta bere marka hobetuz. Sara Mancisidor jubenil neskak lehenengo postua lortu zuen 1500 metroetan, honek ere bere marka hobetuz 5’26’54 minuturekin, eta Ekaitz Tejado kadete mutilak hirugarren postua lortu zuen 1000 metroetan 2’50’93 minutuko markarekin, Espainako minimatik 2 segundutara geratuz.
Horrez gain, Andoni Aizpurua junior mutilak bostgarren postua lortu zuen 400 metroetan, bere marka hobetuz 55’37 segundurekin. Kristel Del Karmen jubenil neskak eta Aritz Lazcano kadete mutilak 60 metroetan hartu zuten parte, biak beraien marka hobetuz, Kristelek 9’28 segunduko markarekin eta Aritz 8’28 segunduko markarekin. Azkenik, Pablo Uranga jubenil mutilak 800 metroetan hartu zuen parte, 2’39’56 minutuko markarekin.

Krossean, bost infantil neskek hartu zuten parte eta ikastolen arteko sailkapenean lehenengo postua lortu zuten.

Zorionak denei!!

Hona hemen asteburuko markak eta hainbat argazki:

Argazkiak:
Pista Cross

Jornada 1.pdf

Jornada 2.pdf

Cross Hernani.pdf

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: