Posteado por: Antonianoke | 20 mayo, 2017

Gipuzkoako kadete, jubenil, junior eta beteranoen lehiaketako lehen jardunaldia + PLP

Aurreko asteburuan Gipuzkoako kadete, jubenil, junior eta beteranoen lehiaketako lehen jardunaldia ospatu zen Donostian PLP batekin batera. Bertan marka oso onak izateaz gain, klubean historia egin zuten kadete neskek.

Hasteko, larunbatean bi domina irabazi genituen, bata, Libe Agirre jubenil neskak pisu jaurtiketan irabazia, bigarren postuan geratu zen 9,04 metroko jaurtiketarekin eta bestea Sara Manzisidor kadete neskak 1000 metroetan irabazia, hirugarren postuan geratu baitzen 3:16,55 minutuko markarekin.
Jarraitzeko, kadete neskek klubean historia egin zuten, Antoniano Kirol Elkarteak kategoria horretan lehen aldiz parte hartu baitzuen 4×100 batean Blanca Basañez, Kristel del Carmen, Paula Landa eta Andrea Escobarrek lastertu zituzten 4×100 metroak bosgarren postuan geratuz. Gainera, Paula Landa eta Kristel del Carmen kadete nesken lehen aldia izan zen 100 metroetan parte hartzen, Paulak 14,43 segunduko marka lortu zuen eta Kristelek 14,92 segundukoa.

Horrez gain, Pablo Uranga jubenil mutilak ere parte hartu zuen 1500 metroetan bere lehengo marka hobetuz eta 5:38,29 minutuko marka lortuz. Larunbatarekin bukatzeko, Antxon Anitua jubenil mutilak 400 metroetan hartu zuen parte lasterketa oso ona eginaz eta 54,76 segunduko marka lortuaz.

Igandean Antxon Anitua eta Pablo Urangak 800 metroetan hartu zuten parte, Antxon bigarren postuan geratu zen marka oso onarekin eta Palo urangak ere karrera ona egin zuen nahiz eta hankeko minez bukatu.

Zorionak denei eta jarraitu horrela!!!

Hona hemen larunbateko markak eta argazkiak:
https://www.flickr.com/photos/50489645@N06/albums/72157681214256912

Marcas sábado.pdf

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: