Posteado por: antonianoke | 20 noviembre, 2016

Irungo krossa/PLP Ordizia

Asteburu mugitua izan da hau, larunbatean Ordizian pistako PLP-a izan genuen eta gaur goizean Irungo krossa ospatu da Txingudi Ikastolan, atleta federatuen kross denboraldiari hasiera emanaz. Atleta eskolarrentzat ordea, bigarren krossa izan da honezkero, orain dela bi aste Zarauzko krossarekin hasi baitzuten denboraldia.

Nahiz eta igande honetarako eguraldi euritsua aurreikusia egon, goiz oso polita atera da. Haizeak zakar jotzen zuen noizbehinka, laino batzuk ere azaldu dira zerua estaltzeko asmoz; hala eta guztiz ere, eguzkia lagun zutela egin dute korrika parte hartzaile gehienek.

Antoniano Kirol Elkartetik guztira 18 atleta joan dira Irunera, haien tartean Alebin neska-mutilak, Infantil mutilak, Kadete neskak eta baita Josune Zabala beterana ere. Oso lasterketa onak egin dituzte denek, marka onak lortuaz. Baina aipatzekoak dira Sara Manzisidor kadete neska, 3.postua lortu baitu 7,14 minuturekin, Eneko Gaztañaga alebina, honek ere 3.postua lortu du 4,15 minuturekin, eta Josune Zabala beterana, lehenengo postua lortu du 7,19 minuturekin.

Horrez gain, larunbateko Ordiziako pistako PLPan Libe Agirrek parte hartu zuen Pisu jaurtiketan. Libek ere oso marka honak lortu zituen, bere jaurtiketarik onena 10,20 metrotik gorakoa izan zen.

Hona hemen gaurko argazkiak eta markak:

https://www.flickr.com/photos/50489645@N06/albums/72157676770706316

Escolares.pdf

Federados.pdf


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: