Posteado por: antonianoke | 2 noviembre, 2015

HASI DIRA ESKOLARTEKOEN KROSSAK!

Larunbatean, “Multikirolak” programari amaiera emanez, atletismoko 5. jardunaldia ospatu genuen Itsasmendiko pistan. 40 bat gaztetxo bertaratu ziren, eta aurreko jardunaldietan bezalaxe, pisu jaurtiketa, altuera jauzi, 60 metro eta 1000 metrotan hartu zuten parte.

Eguraldi zoragarria izan dugu larunbatero, eta ezin gaitezke kexa! Mila esker partehartzaile guztiei, eta baita larunbatero larunbatero, jardunaldia antolatzen aritu zareten guztiei ere!!!

Eta igandean, eskolartekoek hasiera eman zioten kross denboraldiari.

46. Isidoro Unzueta Saria 15. Memoriala Krossa izan zen Zarautzen, Abendañoko zelaian, hain zuzen ere. Antoniano KEko infantil mailako 5 atleta izan genituen bertan. Nesketan, Sara Mancisidor izan zen garaile, 1.440 metroak 5′ 23” -tan eginez. Paula Landa, Kristel del Carmen eta Janet Stanger ere ederki aritu ziren, 17., 18. eta 22. postuetan helmugaratuz, hurrenez hurren. Mutiletan, hirugarren postua lortu zuen Ekaitz Tejadok, 1940 metroak 6′ 46” -ko denboran gauzatuz.

Entrenamenduak bere fruituak ematen ari dela dirudi, eta denboraldi polita izango delakoan gaude. Zorionak denei, eta gogor lan egiten jarraitu!!!!


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: