Posteado por: antonianoke | 22 febrero, 2015

2 DOMINA EUSKADIKO PISTA ESTALIKO TXAPELKETAN eta GAF GARAILE EUSKADIKO ESKOLARTEKO KROS TXAPELKETAN / 2 MEDALLAS EN CTO. EUSKADI PC, Y GUIPUZCOA GANA EN CTO. EUSKADI CROSS ESCOLAR

Larunbatean, otsailaren 21ean, pista estaliko Euskadiko txapelketa ospatu zen kadete, jubenil eta junior mailetan Donostiako Anoetako belodromoan. Antoniano KEko hiru atleta bertan izan ziren, eta brontzezko bi domina eraman zituzten etxera.

Nerea Bilbatua kadetea, zoragarri aritu zen eraztunaren inguruan 1000 metrotan lasterka. 3:14:16 ko denborarekin podiumeko hirugarren postua lortu zuen. Gainera, Nereak bere marka 10 segundu hobetu zuen, eta Espainiako minimatik 3 segundutara baino ez zen geratu. 1000 metroak burutu eta gero, 600 metrotan hartu zuen parte.

Andoni Aizpurua jubenila, pisu jaurtiketan aritu zen. Denboraldi honetako aurreneko aldia zen pisuan parte hartzen zuela, eta diziplina horretan ezin izan duela entrenatu kontuan hartuta (instalazio aproposak ez ditugulako), jaurtiketa politak egin zituen, 8.82 metrokoa, kasu.

Ruben Garrastazu juniorrak, hankeko minaren eraginez, ezin izan zuen ehuneko ehuna eman txapelketan. Hala ere, jauzi hirukoitzean brontzezko domina irabazi zuen 11,75 metroko jauziarekin. Gero, luzera jauzian 5,73 metro saltatu zituen, eta laugarren postuan sailkatu zen. Tamalez, batzuetan, hankak ez du erantzuten guk nahiko genukeen bezala. Baina minataz aparte, sentsazio onekin eta gustura geratu zen Ruben. Gainera, 60 metrotan ere hartu zuen parte. Eta aipatu beharra dago taldekoek euren artean duten “pikea”. Izan ere, Aitor Gonzalez entrenatzailea duela urte batzuk oso fin ibiltzen zen pista barruan. 18 urterekin 60 metroak burutzeko behar izandako denbora 7.64 izan zen. Eta orain, Antoniano KEko atletak beraien entrenatzailearen marka hori hausten saiatzen ari dira. Rubenek ia ia lortu du. Atzo Anoetan, bigarren aldiz jarraian 7.66 egin zuen Oso hurbil dago, 2 ehuneko baino ez baitira. Azken aukera bat soilik gelditzen zaio, datorren asteburuan izango den Gipuzkoako txapelketa absolutuan, hain zuzen ere. Lortuko ote du bere entrenatzailearen marka haustea? Eta Rubenek ez badu lortzen ere, taldeko beste norbaitek lortuko ote du “pike” horretan gailentzea? Xabier Lizaso, beharbada? Aitor, urduri jartzeko garaia da…

Bestalde, gaur goizean, Euskadiko eskolarteko kros txapelketa ospatu da Legazpin. Sara Mancisidor infantila, bertan izan da Gipuzkoako selekzioarekin, eta 2.600 metrotan barrena, lokatz askoren artean lasterka aritu ondoren, ondo merezitako 17. postuan sailkatu da. Gipuzkoako selekzioko neska-mutilak txapeldunak izan dira gaurkoan!

ZORIONAK GUZTIEI!

Ayer, 21 de febrero, se celebró el Campeonato de Euskadi de pista cubierta en categorías cadete, juvenil y junior, en el velódromo de Anoeta de San Sebastian. Antoniano KE llevó tres atletas, y volvió a casa con dos medallas de bronce.

La cadete Nerea Bilbatua, hizo una maravillosa carrera de 1000 metros alrededor del anillo. Con un tiempo de 3:14:16, consiguió el tercer puesto del podium. Además, Nerea mejoró su marca 10 segundos, y quedó a tan sólo 3 segundos de la mínima de España. Después de los 1000 metros, participó en 600 metros.

El juvenil Andoni Aizpurua, participó en lanzamiento de peso. Era la primera vez que competía en peso esta temporada, y teniendo en cuenta que no ha podido entrenar en esta disciplina (por falta de instalaciones), hizo buenos lanzamientos, así como el de 8,82 metros.

El junior Ruben Garrastazu, no pudo dar el cien por cien porque le dolía la pierna. No obstante, en triple salto ganó la medalla de bronce con un salto de 11,75 metros. Luego, en salto de longitud, saltó 5,73 metros, y se clasificó en cuarto puesto. Lamentablemente, la pierna no siempre responde tal y como nosotros deseamos que lo haga. Pero aparte del dolor, Ruben tuvo buenas sensaciones a la hora de competir, y se quedó bastante a gusto con su trabajo. Además, también participó en 60 metros. Y queda por mencionar el “pique” que tienen los del equipo, entre ellos mismos. A decir verdad, el entrenador Aitor González, hace unos cuantos añitos andaba muy bien dentro de la pista. Con 18 años, corrió 60 metros en un tiempo de 7.64. Y ahora, los atletas de Antoniano KE están intentando batir la marca de su entrenador. Ruben casi lo consigue. Ayer en Anoeta, hizo por segunda vez consecutiva 7.66. Está muy cerca, a tan sólo 2 centésimas. Pero solamente le queda una última oportunidad, justamente la que tendrá el fin de semana que viene en el Cto. Absoluto de Guipúzcoa. ¿Conseguirá batir la marca del entrenador? Y si no es Ruben, ¿podrá algún otro atleta del club ser el vencedor del “pique”? ¿Xabier Lizaso, quizás? Aitor, me temo que ha llegado la hora de ponerse nervioso…

Por otra parte, hoy se ha celebrado el Campeonato de Euskadi de cross escolar en Legazpi. Sara Mancisidor ha participado con la selección de Guipúzcoa, y después de correr 2.600 metros entre mucho barro, se ha clasificado en un buenísimo 17º puesto. La selección guipuzcoana ha sido vencedora tanto en la categoría femenina como masculina.

ENHORABUENA A TODOS!!!


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: