Posteado por: antonianoke | 16 febrero, 2015

PRIMERAKO ASTEBURUA: PLP, GIPUZKOAKO KROS TXAPELKETA, ETA EUSKADIKO KROS TXAPELKETA

Asteburu mugitua izan da. Inauteriak, San Valentin… Hala ere, Antoniano KEko kideek ez diete zapatilei uko egin, eta bai larunbat eta bai igande, bertan izan dira gogor lehian.

Atzo, Donostiako Anoetako Belodromoan izan ziren Antoniano KEko mutilak. Andoni Aizpuruak, jubenila, 60 metro (8” 60”’) eta 200 metroko (27” 42”’) frogetan hartu zuen parte, Ruben Garrastazuk, juniorra, 60 metro (…7” 66”’) eta luzera jauzian (5,75 m), eta Xabier Lizasok, promesa, 60 metro (7” 97”’), 200 metro (25” 65”’) eta altuera jauzian (1,65 m). Atletek sentsazio onak izan zituzten lehiatzerako orduan, eta marka politak egin zituzten. Ederki aritu ziren hirurak.

Igande euritsi honetan, eguraldia ez da aitzakia izan korrikalarientzat. Alde batetik, federatuak Elgoibarren ospatu den Euskadiko kros txapelketara joan dira. Bertan, Usoa Ostolaza eta Nerea Bilbatua izan dira, eta lokatz ugari izan duten arren, lan bikaina egin dute bi neskek. Izan ere, Usoak 3. postua lortu du jubenil mailan, eta horrek Espainiako kros txapelketarako atea ireki dio. Nerea ere oso ondo aritu da, 14. postuan sailkatuz kadete mailan.

Bestetik, Hernanin Gipuzkoako eskolarteko kros txapelketa ospatu da. Infantil nesketan, Sara Mancisidor, Paula Landa, Kristel del Carmen eta Libe Aguirrek hartu dute parte. Sara 7. postuan sailkatu da, eta lau nesken artean, 4. postua lortu dute ikastetxeka. Alebin mailari dagokionez, nesketan, Janet Stanger aritu da korrika, eta mutiletan, Aitor Zulaika, Unax Odriozola, Eneko Sarasua, Ekaitz Tejado, Harkaitz Taboada eta Jon Aguirre. Aitor, Unax eta Eneko 6., 7., eta 8. postuan sailkatu dira hurrenez hurren. Aipatzekoa da, zirkuituko lokatz eta zuloen ondorioz, Ekaitzi zapatila bat galdu izan arren, izugarrizko meritoa izan duela, korrika jarraitu eta lasterketa bukatzeko adorea izan baitu!

Asteburu biribila izan da, zorionak guztiei!!!


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: