Posteado por: antonianoke | 18 enero, 2015

18 January, 2015 20:37

HIRU DOMINA PISTA ESTALIKO GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Asteburu honetan Donostiako Anoetako belodromoan izan dira Antoniano K.E.-ko atletak. Izan ere, kadete, jubenil eta junior mailakoen Gipuzkoako Txapelketa zen, eta ondo merezitako 3 domina irabazi dituzte. Ruben Garrastazu (juniorra) 3. postuan sailkatu da jauzi hirukoitzean eta 2. postuan luzera jauzian, eta Nerea Bilbatuak (kadetea) 2. postua lortu du 3000 metroko frogan. Zorionak bioi, ederki aritu zarete!!!

Ruben, 60 metrotan ere arin-arin ibili da. Oso froga polita izan da, bere taldekide Andoni Aizpurua (jubenila), Xabier Lizaso (promesa) eta Alazne Aizpurua (promesa) ere froga berean aritu baitira lehian, nahiz eta serie berean ez izan. Azken hauek beste hainbat frogetan ere hartu dute parte. Andoni gogotsu aritu da 400 metro eta 800 metrotan, Xabi 200 metro eta 400 metrotan aritu da bizi-bizi lasterka, eta Alazne, urte batzuen ostean, berriz ere altuera jauzian aritu da ilusioz beterik saltoka, eta amaitzeko 200 metroak gogor burutu ditu.

Nabari da Aitor Gonzalez entrenatzailea lan bikaina ari dela egiten bere atleta gazteekin. Zorionak zuri ere, Aitor! Zorionak denoi!


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: