Maitzaren 22an Antoniano Kirol Elkarteko 4 kirolari Gipuzkoako Txapelketako lehen jardunaldian izan ziren. Marina Gabilondok lehen postua lortu zuen 800 metrotan bere marka 8 segundu hobetuz eta Olatz Floresek 1000 metrotan lortu zuen lehen postua baita ere, bere marka jaitsiaz segundo bat. Mikel Mujikak 2.postua lortu zuen pertigan eta Ruben Garrastazu 5. Postuan geratu zuen 300 metrotako frogan, bere marka ia segundo bat hobetuz. Lau kirolarien artean 3 domina ekarri zituzten etxera, bi urrezko eta zilarrezko bat.
Maiatzaren 23an, Gipuzkoako Txapelketako 2.jardunaldian, Olatz Floresek eta Mikel Mujikak, podiuma errepikatu zuten, baina Mikelek oraingoan, xabalina 38 metrotara jaurtitzeagatik. Ruben Garrastazu 3. Postuan geratu zen 150 metrotan bere marka hobetuaz. Hirugarren jardunaldi bat geratzen zaigu baina oraingoz, 4 urrezko domina, zilarrezko bat eta 2 brontzezko lortu ditugu 4 kirolariren artean.
Deja una respuesta