ASTEBURU BIKAINA ANTONIANO KIROL ELKARTEARENTZAT

Asteburu bikaina izan da Antoniano Kirol Elkartearentzat. Larunbat arratsaldean 5 atleta belodromora joan ziren pista estaliko froga libreetara. Aurreko asteburuan, lehen jardunaldian, denek hobetu zuten euren marka pertsonala, Eneko Aranguren eta Uxue Bilbao larunbat honetan bigarren aldiz hobetuz.
Igandean aldiz, Azpeitiko krossean 14 atletek hartu zuten parte. Oso kross gogorra izan zen eguraldiak asko zaildu baitzuen ibilbidea eta denei zoriontzekoa da egin zuten lana. Hala ere, 3 podium lortu ziren. Josune Zabalak 3.postua lortu zuen beteranoetako frogan 12´58´´, Usoa Ostolazak 2. egin zuen infantil kategorian 4´23´´ eta Nerea Bilbatuak 1.postua lortu zuen alebin kategorian 4´46´´.
